Zure enpresako 4 departamendu, Adimen Lehiakorrari etekina atera diezaieketenak

Data

Kategoria

AL jarduera edozein enpresa zein erakundeko gune guztietarako onuragarria izan daiteke baina badaude 4 sail besteetan baina eraginkorragoa izan daitekeena: Komertziala-Salmentak; Marketina-Produktua; I+G-Berrikuntza; eta Zuzendaritza Estrategikoa-Garapen Korporatiboa. Huaek dira arlo bakoitzean izan daitezkeen onurak:

Komertziala-Salmentak:

  • Merkatu bakoitzeko liderrak identifikatu eta beraien aurrean zure egoera aztertu.
  • Merkatu zehatz batean lehiakide baten posizio lehiakorra, kontaktuak eta delegazioak aztertu.
  • Zure merkatuan egon daitezkeen aldaketei aurre hartu eta zure interesekoak diren merkatuen arantzelak ezagutu.
  • Zure negozioaren eremuan hazkunde indize handiena duten herrialdeak eta sektoreak aurkitu.
  • Erakunde publikoen lizitazioak eta kontratu esleipenak monitorizatu.
  • Zure helburu diren merkatu eta sektoreetan gauzatzen diren aliantzak zaindu.
  • Produktu/zerbitzuak eta teknologiak garatzeko, sektoreen joerak identifikatu./li>
  • Zure bezeroen mugimenduak monitorizatu, beraien estrategiak ulertu ahal izateko.

Marketina-Produktua:

  • Lehiakideen prezioak eta produktuak zaindu.
  • Zure lehiakideek sare sozialetan duten presentziari buruzko informazioa jaso.
  • Lehiakideek dituzten estrategiak identifikatu.
  • Zure bezeroen salmentei eta gogobetetzeari buruzko informazioa jaso.
  • Zure lehiakideek lehiaketak edo zerbitzuen proposamenak noiz, nola eta non irabazten dituzten ezagutu.
  • Zure lehiakideek patente, marka edo ustiapen eskubideak noiz erregistratu edo eskatzen dituzten ezagutu.
  • Lehiakideen pertsona garrantzitsuenen mugimenduak detektatu eta kontratazio berriak kontrolatu.
  • Lehiakide berriak identifikatu.
  • I+G proiektuak eta akordioak eta Z.T, Unibertsitate eta bestelakoekin elkarlanean egindako garapenak zaindu.

I+G-Berrikuntza:

  • Blogak, web orrialdeak, balio zientifiko handiko aldizkariak, plataformak eta I+G+b erakundeak zaindu.
  • Z.T/Unibertsitateen jarraipena. I+G+b joerak detektatu.
  • Liburu eta doktore tesi zientifiko eta teknologikoak identifikatu.
  • Zientzia artikuluen BB.DD. monitorizatu.
  • Lege eta araudi teknikoen berrikuntzak eta aldaketak zaindu.
  • Enpresa eta erakundeen patenteen egoerari buruzko informazioa bildu eta aztertu. Zure patenteen arau-urratzeak zaindu.
  • Bazkide teknologiko posibleak lokalizatu.
  • Ikertzaile teknologiko garrantzitsuenak monitorizatu.
  • I+G+b proiektuak identifikatu (zure lehiakideena edo negozioaren kideena).
  • Zure aukerak oztopatzen dituzten patenteen egoera legala aztertu.
  • Zure produktu eta prozesuetan aplikagarria den ezagutza teknikoa bilatu eta jaso.

Zuzendaritza Estrategikoa-Garapen Korporatiboa:

  • Inguruneko aldagai makroekonomikoak eta aginte panelak monitorizatu (BPG, baloreak,..)
  • Joera oroko nagusiak, prospektiba eta sektore emergenteak identifikatu.
  • Politika berriak, araudiak (estatuko eta autonomietako aldizkari ofizialak), ekimenak eta araudi orokorraren aldaketak zaindu.
  • Nazioarteko proiektu handiak eta zientzia proiektu handiak identifikatu.
  • Nazioarteko prozesurako informazio interesgarria eta erreferentea zaindu, bai eta protokolo arauak ere.
  • Finantza programa erregionalak, nazionalak, europarrak eta nazioartekoak monitorizatu.

Aipatu bezala, Adimen Lehiakorra erakunde bateko edozein arlotarako onuragarria da baina emaitzarik esanguratsuenak aipatutako arloetan ikus daitezke.

LOTUTAKO
artikulu
gehiago

No se ha encontrado post relacionados.