Zelan zaindu ditzaket nire lehiakideak modu eraginkorrean Youtuben?

Data

Kategoria

Youtube belaunaldi berriek gehien erabiltzen duten sare sozialetako bat da, mila milioi erabiltzailek baino gehiagok sortu eta kontsumitzen dute edukia bertan. Ia internet erabiltzaileen erdiak. Youtubeko iturri propioek baieztatzen dutenez, bertsio mugikorrean telebista baino jende gehiagori heltzen zaio Estatu Batuetan.

Korporazioek datu hauek ezagutzen dituzte, kontziente dira daukan inpaktuaz eta zein garrantzitsua den edukia komunikazio kanal honetan posizionatzea. Funtsezkoak izango dira Adimen Lehiakorrean eta Machine Learning-en oinarritutako garapen berriak ikus-entzunezkoen sektorean aplikatuta, identitateak ezagutzea, hitz gakoak bilatzea, edukia kategorizatzea eta erabiltzaileen esperientzia hobetzea ahalbidetuko baitu, modu esponentzialean hazten ari den informazioaren ozeano batean. 

Honek guztiak aukera asko ekarriko ditu, baina eremu konplexuago eta teknikoagoan mugitzeko abileziak eta ezagutzak eskatuko ditu. Informazio guztiaren azterketa egitea gero eta konplexuagoa izango da ez baditugu bilaketak behar bezala aplikatzen gure Zaintzako Faktore Kritikoen arabera.  

Youtubeko iturriek diotenez, edukiak 91 herrialdetan kontsumitzen dira eta 80 hizkuntzatan daude, horien artean mila milioi erreprodukzio ordu kontsumitzen dira egunero. Edozein hizkuntzatan dagoen edukia edozein pertsonarentzako erabilgarri egiteak Youtube bezalako plataformei gaur egun hizkuntza bakar batean kontsumitu daitezkeen bideoen bisitak potentzialki handitzea ekarriko lieke.

Google euskarrian ikusi daitekeen moduan itzulpen automatikoak egiteko gai dira ahotsa aztertuta, beraz, gai hau gakoa da lehiakideen eta enpresa erreferenteen zaintza egiteko.  

Inngumak eboluzionatzen jarraitzen du, datorren astean youtubeko bideoen edukia %95 arinago aztertzea ahalbidetzen duen funtzionalitate berri bat aurkeztuko dugu. Datu gehiagok eraginkortasun handiagoa behar du.

LOTUTAKO
artikulu
gehiago

No se ha encontrado post relacionados.