Eguna musika onarekin hasi zen, bertaratuei gure Playlistetako batekin eman baikenien ongietorra. Jende guztia beren lekuan eseri, eta beren eramangarriak prest jarri ondoren, Ibon Serranok, IK4-IDEKOko Ustiapen Arduradunak, jardunaldiaren sarrera egin zuen Adimen Lehiakorrean egin dugun ibilbidea azalduta eta ekimenaren izenari egin berri diogun aldaketa aipatuta. Era berean, gure bide berria aurkezteko ere aprobatxatu genuen. Bideoa jada ikusgai duzue gure Youtube kanal-ean edo gure web orriaren goiburua-n. Egia esan, hilabete batzuk daramatzagu bideoa lantzen, maitasun handiz egin dugu lana, eta oso pozik gaude emaitzarekin.
Jarraian, gure lankide Jon Nuñezek gogora ekarri zuen INNGUMA taldeak azken urtean egindako lana. Hainbat jardunaldi eta ekitalditan parte hartu dugu (gure Adimen Lehiakorreko Goi mailako Ikastaroa-az gain) eta ahalegin asko egin dugu tresna hobetzeko, funtzionaltasun berriak jarrita eta erabilgarritasunari lotutako hobekuntzak eginez.
Behin jardueraren errepasoa eginda, gaian bete-betean sartzeko unea heldu zen. Jonek INNGUMAren erabileraren erakusketa osoa egin zuen, azpimarratuta tresnari balio handiena ematen dioten eta erabiltzaileei bizitza gehien errazten dieten funtzionaltasunak.
Erakusketa mamitsua izan zen, beraz, jendeak atsedena eskatzen zuen. Denok izan genuen aukera kanpoan zain genituen kafeak eta pastak gozatzeko, eta askok, gainera, esperientziak bertaratuekin partekatzeko aukera eduki genuen, egin ziren talde txikiak aprobetxatuta. INNGUMA Day sortu genuenean, bezeroengan zein bezero ez direnengan pentsatu genuen, beraien erabilera kasuak, esperientziak eta zalantzak partekatu ahal zitzaten, eta gune honek interakzio horretarako bidea eman zuen.
Lanera bueltatu ginenean, hiru tailer tematiko egin ziren, Adimen Sektoriala, Lehiakideen Zaintza eta Zaintza Teknologikoa gaietan zentratuta, eta INNGUMA tresnaren aplikazio kasu batzuk eta erabilera adibide batzuk ikusi ahal izan genituen. Informazio iturriak, intereseko datu baseak, bilaketa motorrak eta monitorizazio eta iragazte estrategiak partekatzea ere bazen egunaren beste helburu bat.
Azkenean, gure lankide Aitor Fernandezi heldu zitzaion txanda (INNGUMAren Garapeneko Burua), eta datorren hilean tresnari gehituko dizkiogun berritasun handiak aurkeztu zituen berak. Urte osoa daramagu lanean horretan eta uste dugu orain arte egin ditugun eguneraketa garratzitsuenetako bat dela. Aitorrek, halaber, datorren urterako aurreikuksten ditugun garapenak aurreratzeko aprobetxatu zuen, izan ere, tresnaren itxura aldaketa handia egiteko asmoa dugu. Dakizuenez, oso gogor ari gara lanean Espainian dagoen Adimen Lehiakorreko tresnarik aurreratuena edukitzeko.
Ez dugu post hau itxi nahi eskerrak eman gabe izena emanda duten guztioi, bai eta eguna bikain ateratzeko gogor aritu diren gure lantaldeko pertsonei ere (Tamara eta Mertxe). Eta eskerrak eman nahi dizkiogu, baita ere, Ander Azkarateri, parte hartzeagatik eta beti interesgarriak izan diren ekarpenak egiteagatik.
Jardunaldian egon nahi bai baina egoterik ez bazenu izan, edo post hau irakurri ondoren interesa piztu bazaizu, egon adi hurrengo edizioetara. Bestela, gurekin harremanetan jarri zaitezke eta zure zalantzak argituko dizkizugu gogo handiz. Gainera, gogoratu INNGUMAren moduko ALko software profesional bat doan probatu dezakezula, demo bat eskatuta.