Nola orientatu zure I+G proiektuak Adimen Lehiakorrari esker

Data

Kategoria

Berrikuntzan inpaktu handiena duen eremuetako bat da Adimen Lehiakorra. Ezagutzen gaituzuenok askotan entzun diguzue esaten, eta horregatik, gaur, azaldu nahi dizuegu zein den Adimen Lehiakorrak duen garrantzia I+G proiektu baten garapenean. 

I+G proiektuek, normalean, hainbat urteko iraupena izaten dute eta I+G plan baten baitan txertatuta egoten dira, eta Teknologia-Bideorri baten islatuta. Adimen Lehiakorrekoa funtsezkoa izan daiteke I+G estrategiarako (beneficios de la IC para el Roadmap gure artikuluan ikusi genuen bezala), baina zehazki proiektu bati ere lagun diezaioke. Ikus dezagun nola.

Esan dugun moduan, I+G proiektu batek iraupen dezentekoa izaten du, urte batetik hasi eta lau edo bost urterainokoa. Proiektua garatzen doan heinean, litekeena da gaiaren uneko egoera ere eboluzionatzen joan izana, gure garapenak zaharkituta utziz. Horregatik, Adimen Lehiakorra berebiziko tresna da I+G proiektuen orientazio egoki baterako, ez bakarrik hasieran, baita bere garapenean zehar ere. I+G proiektu bat programa publiko batekin finantzatuta dagoenean, bermatu egin behar izaten diegu erakundeei proiektuaren izaera berritzailea, eta horretarako, aldez aurreko ikerketa bat egiten ohi dugu gaiak une horretan duen egoeraren inguruan. Horrez gain, egin behar izaten ditugu ustiapen-aurreikuspenak ere, kontuan hartuz helburu dugun merkatuaren bolumena eta eskuratu nahi dugun kuota. Kasu horietan, lehiakideak ezagutzea eta gure produktuak eskaintzen duen lehia-abantaila ezagutzea funtsezkoa da.

Baina, behin proiektua abiarazita, ezin gara geratu hasieran egindako egoeraren azterketa horrekin. Proiektu hasi aurretik egindako egoeraren azterketa bat ez da egoerak une hartan zuen egoeraren argazki bat besterik, baina litekeena da egoera horrek aldaketa drastikoa jasatea hilabete batzuen buruan. Horregatik, nola eboluzionatzen duen jakitea ezinbestekoa da gure garapenak lehiakorrak izango direla eta ondoren ustiatu ahal izango ditugula ziurtatzeko (mozkin ekonomiko bat eskuratu ahal izango dugu berauengandik).

Horregatik, kontuan izan behar ditugu honako aspektuak:

  • Gure proiektuaren parean, litekeena da antzeko edukiak dituzten proiektuak garatzen egotea, bai antzeko teknologiak ustiatuz zein gurea ordezkatu lezaketen beste teknologia batzuk lantzen. Hemen egon ohi da egiten den akats nagusietako bat: antzekoak diren teknologiak soilik kontuan hartzea gure soluzioa lehiakorragoa izanik ere, gurea ordezkatu dezaketen teknologiez ahaztuz. Itxura baten gure soluzioarekin lehiatzen ez duten  garapenek amaitu dezakete lehia-abantaila bat eskaintzen prezioa, kalitatea edo fidagarritasunari dagokionean. Horregatik, zaindu beharreko teknologien espektroa zabalagoa izan daiteke, hertsiki gure proiektuarekin harremanetan dagoena baino.
  • Hori lortzeko modu on bat da, ez bakarrik proiektuak zaintzea, baizik eta erakundeak aztertzea (Zentro Teknologikoak, Unibertsitateak, I+G Unitateak) eta ikustea zein proiektutan parte hartzen duten, zein partnerrekin, zein helburu duten, etab.
  • Gure garapen teknologikoengan eragina izan dezaketen nobedadeei aurre hartzeko beste modu on bat da zientzia-artikulu eta doktore-tesiak zaintzea. Era horretako dokumentuek azkenean produktu edo zerbitzu baten agertuko den informazio goiztiarra izaten dute.
  • Azkenik, ez da ahaztu behar jabetza intelektualaren zaintza. Ziur egon behar dugu ez dela patente-eskaerarik egin (eta gutxiago argitaratu) zuzenean gure etorkizuneko produktuari eragingo diona edo moduren batera bere salmenta mugatu dezakeena. Ez dira gutxi izango argitaratutako patenteekin zerikusia duten formalismoengatik tintontzian geratu diren garapen lehiakorren kasuak.

Hori guztia kontuan hartzen badugu lasaiago egon ahal izango gara gure proiektuarekin, 0 ziur sekula egongo ez garen arren. Dena dela, ez dugu ahaztu behar I+G proiektu baten garapeneko giltzarrietako bat: Balorazio sakon bat egitea gure garapenak babesteko aukerez patente edo baliagarritasun-modeloak erabilita. Bakarrik horrela egon ahal izango gara ziur gure produktuak ustiatzeko aukera izateaz eta egindako inbertsioa berreskuratzeaz, mozkin ekonomikoak eskuratzeaz gainera.

Ikusi dezakezuen bezala, goian zehaztutako zeregin asko dagoeneko aurreikusten dira Adimen Lehiakorreko Sistema batean, eta beraz, zaintza mota hori era sistematikoan egiten bagabiltza, informazio eguneratua izango dugu gure teknologiaren egungo egoeraz eta harekin zerikusia duen jabetza intelektualaz.

Erakunde berritzaile baten kide bazara eta normalean I+G proiektuetan parte hartzen baduzu, jarri gurekin harremanetan eta azalduko dizugu nola INNGUMAk lagun diezazukeen behar bezala orientatzen zure proiektuak eta era egokian ustiatzen emaitzak. Gainera, INNGUMA bezalako software profesional bat probatu dezakezu doan, demo bat eskatuz.

LOTUTAKO
artikulu
gehiago

No se ha encontrado post relacionados.