Nola lortu UNE 166.002 araua kudeatzea INNGUMAren laguntzarekin

Data

Kategoria

Zaintza Teknologikorako INNGUMA plataforma integralak 166.002 araua betetzen lagunduko dio Arrasateko IK4-IKERLAN zentro teknologikoari, zeinak arau horren araberako egiaztagiria lortu baitzuen 2017an. Zentro teknologikoa industriako digitalizazioan espezializatuta dago, eta INNGUMA plataforma barneratu du ikerketa, garapen eta berrikuntza teknologikorako dituen prozesuen optimizaziorako estrategiaren barruko beste tresna bat gehiago gisa.

INNGUMAra jo duen beste bezero bat da, eta bezero honen asmoa da bere berrikuntza arloari INNGUMA tresna ematea I+G+B alorra kudeatzeko sistemari buruzko UNE 166.002 araua betetzen laguntzeko konpromiso sendoa hartu baitu.

Besteak beste, I+G+b alorra kudeatzeko sistemaren egiaztagiriak hau ahalbidetzen die enpresa eta erakundeei:

  • I+G+b jarduerak sistematizatzea eta enpresaren kudeaketa orokorrean integratzea.
  • I+G+b unitateak eta  sortutako produktu eta zerbitzuen zorroa gehiago kontrolatzea eta hobeto planifikatu eta antolatzea.  
  • I+G+b-aren interakzio handiagoa edukitzea departamentu eta dibisioen artean.
  • Gardentasuna I+G+b jardueretan .
  • Enpresaren irudia hobetzea eta lehiakortasuna areagotzea, I+G+b jarduerari balio gehiago emanda eta jarduera horrekiko konfiantza handituta.
  • Beste kudeaketa sistema batzuekiko bateragarritasuna.

Hala, UNE 166.002 arauak, AENOR agentziak adierazten duenez, jarraibide praktikoa aurreikusten ditu honetarako:

  • I+G+b  politikak formulatzeko eta garatzeko.
  • Erakundearen berezko jarduerekin, produktuekin eta zerbitzuekin bat datozen helburuak ezartzeko.
  • Enpresaren sektorean aplikatzen ez diren teknologia berriak edo agertzen ari direnak identifikatzeko, horiek barneratuta eta ondoren transferituta proiektu berriak sortzeko oinarria emango diote eta.
  • Enpresaren produktua, prozesuak edo zerbitzuak bultzatzeko eta haien lehiakortasuna areagotzeko.

Beste gauza batzuen artean, funtsezko baldintza da  Zaintza Teknologikoko (ZT) eta Adimen Lehiakorreko (AL) sistematika bat edukitzea. Eremu honetan, izan ere,  INNGUMAk balio erantsi handia ematen du sistema eraginkorra eskaintzeko eta edukitzeko.

I+G+b-a Kudeatzeko Sistemen Espainiako araua betetzen laguntzeaz gain, informazio estrategikoa sortu eta kontsumitzen duten pertsona guztien koordinazioa errazten du INNGUMAk, dela produktu berriak garatzeko, dela teknologia berriak garatzeko, dela eremu korporatiboan erabakiak hartzeko.

Modu berean, IKERLANek ikusi ahal izango du nola informazioa hartzeko eta iragazteko dituen prozesuen kalitatea eta kantitatea handitzen den eta nola informazio horren kudeaketa errazten den.

IK4-IKERLANerako funtsezkoa den beste puntu bat da Patenteei buruzko informazioren triangulazioa bermatzea, izan ere, INNGUMAk datu iturri eta datu base desberdinetatik datorren informazioa bildu eta kontrastatzen utziko du.

INNGUMA prest dago jarduera honek eskatzen dituen zereginei ekiteko. Esperientzia zabala daukagu gure garatzaileen eta analisten jabego industriala kudeatzen.

I+G+b jarduera Kudeatzeko Sistemaren egiaztagiria lortzen lagunduko dizun tresna profesional bat erabiltzen hasi nahi baduzu, eskatu demo bat eta 30 egunetan probatu ahal izango duzu.

LOTUTAKO
artikulu
gehiago

No se ha encontrado post relacionados.