Uztailaren 11ko 34/2002 Legeak, Informazioaren eta Merkataritza Elektrikoaren Gizartearen Zerbitzuaren gainekoak, bere 10. artikuluan ezartzen duena betez, hau da webgune honen titularra:–
Sozietatearen izena: INNGUMA TECHNOLOGIES, S.L.U., (INNGUMA)
–
Helbidea: Polígono Industrial Arriaga nº2 – 20870 – Elgoibar – Gipuzkoa.
–
Teléfono: +34 943 748 000
–
IFZ: B75200642
–
Telefonoa: +34 943 748 000
–
Posta elektronikoa: legal@innguma.com
–
Erregistroko datuak: T 2854 , F 209, S 8, H SS 40944, I/A 1 (2018.06.26).
ErabiltzaileakWebgune honetara sartzeak edota webgunea erabiltzeak erabiltzaile izaera ematen dizu, eta webgunean sartzen zaren unetik edota webgunea erabiltzen duzun unetik Lege Ohar hau onartzen duzu eta, kasua bada, ohar horretan egindako aldaketak ere bai. Erabiltzaileak bere erantzukizunpean erabiltzen du webgunea. Webgune honetako formularioen bidez ematen diguzun informazioaren egiazkotasuna eta zehaztasuna ere badira erabiltzailearen erantzukizunak.Erabiltzaileak hitz ematen du webgunearen bidez eskaintzen diren edukiak egoki erabiliko dituela eta ez dituela xede hauetarako erabiliko –batzuk esatearren baino ez horiek bakarrik– : (i) legezko kontrako jarduerak edo fede onaren eta ordena publikoaren kontra doazenak egitea; (ii) Webgunearen titularraren, bere hornitzaileen edo hirugarren pertsonen sistema fisiko eta logikoetan kalteak eragitea, (iii) sarean birus informatikoak edo aurretik aipatutako kalteak eragin ditzaketen bestelako sistema fisiko edo logikoak sartzea edo zabaltzea.
Egile eskubideak eta jabego intelektuala.Bisitariak edota erabiltzaileak badaki eta onartzen du webgune honetako marka, izen komertzial edo zeinu bereizgarri eta eduki guztiak, eta jabego industrialeko eta intelektualeko eskubide guztiak, edota webgune honetan txertatutako beste edozein elementu INNGUMAren jabetza esklusibokoak dira edota hirugarrenenak, trafiko ekonomikoan erabiltzeko esklusiboa dute eta.Aurreko paragrafoan azaldutakoaren arabera, webgune honen erabiltzaileek debekatuta dute webguneko informazioa eta edukia erreproduzitzea, kopiatzea, lagatzea, banatzea, aldatzea edo beste erabilera bati ematea, partzialki edo osorik izanda ere INNGUMAk aurretik eta idatziz horretarako baimena ez badu behintzat.INNGUMAren webgunearen diseinu grafikoa osatzen duten elementuak, webguneko menuak, HTML kodea, testuak, logotipoak, koloreen konbinazioa, botoiak, irudiak, grafikoak eta webgunearen beste edozein eduki ere INNGUMAren titularitatepekoak dira, webguneko edukien egitura, aukeraketa, antolaketa eta aurkezpenaren antzera.Webgune honen edukia ezin izango da erreproduzitu, ez osorik ez zatika, eta ezingo da, ezta ere, informazioa berreskuratzeko inolako sistemarekin transmititu edo erregistratu, inongo eran eta inongo bidetan, aurretiaz INNGUMAk idatziz emandako baimena eduki ezean.
ErantzukizunakINNGUMAk adierazten du ahal dituen eta teknologiaren egoerak ahalbidetzen dizkion neurriak hartu dituela, Webguneak egoki funtzionatu dezan, bai eta webguneak birus eta osagai kaltegarririk ez edukitzeko ere.INNGUMAk ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen erabiltzaileak webgunean nabigatzean birus informatikoren bat sartu eta horren ondorioz erabiltzaileen ekipo edo sistemetan sortu daitezkeen kalteengatik.INNGUMAk ez du erantzukizunik hartuko bere gain zerbitzuan etenaldiak edo atzerapenak badaude edo zerbitzuak gaizki funtzionatzen badu eta gorabehera horien arrazoia SCIPren kontroletik kanpo badaude edo ezinbestean gertatutako gorabeherak badira.Erabiltzaileak berariaz debekatuta dauka webgunea legez kontrakoak diren edo debekatuta dauden helburuetarako erabiltzea, edo hirugarrenen eskubideen kalterako edo INNGUMAren marka, izena edo ospea kaltetu dezaketen jardueretarako.
Webgunea aldatzea eta eguneratzea.INNGUMAk du webgune honetan jasotako informazioa eta abisuak, politikak edo webgune hau erabiltzeko edozein lege baldintza edozein unetan eguneratu, aldatu edo ezabatzeko eskubidea. Gauzak horrela, webgunean une bakoitzean argitaratuta daudenak baino ez dira balioduntzat eta aplikagarritzat joko. Aldaketak egin eta berehala jakinaraziko zaizkie erabiltzaileei edota bisitariei.
Datu pertsonalen babesaWebgune honetan datu pertsonalak biltzen dira, eta datu horiek harremanetarako formularioetan eta gure newsletterrean harpidetza egiteko formularioan emandakoak dira.Webgune honen bitartez jasotako datu guztiak unean-unean indarrean dauden arauen arabera tratatuko dira, eta beti gure Pribatutasun Politikaren arabera. Pribatutasun Politika
hemen dago kontsultagai eta erabiltzaileek politika hori irakurri eta onartu beharko dute beren datuak eman aurretik.
Legeria aplikagarria eta jurisdikzioa.Webgune honekin edo webgune honetan garatzen diren jarduerekin lotura duten desadostasun edo auzi guztiak ebazteko, Espainiako legeria izango da aplikagarria. INNGUMA eta erabiltzailea Eibarko Auzitegi eta Epaitegien menpe jartzen dira, legeak beste jurisdikzio bat berariaz adierazten ez badu behintzat.