Gure helburua da zaintza teknologikorako gure tresna ulergarri eta intuitiboago egitea, eta horretarako tour interaktibo bat sortu dugu, INNGUMAren softwarearen inguruan ibilbide bat egiten duena pausoz pauso.
Datu-basean 5.000 erabiltzailetik gora izanik, ezin dugu minutu bakarra ere galdu gure adimen lehiakorreko sistema perfekzionatzen, eta hartu dugun norabide berriak eraman gaitu bidaia interaktibo hau sortzera, erabiltzailearen esperientzia hobetzeko helburuz.
Horretarako, ibilbide birtual bat sortu dugu softwarearen erabilera lau pausu errazetan erakusten duena, plataformaren aukera eta funtzionaltasun guztiak barnebilduz.
Ibilbidea hasten da plataformaren deskribapen labur batekin, eta bertan erakutsiko dizkizugu aurrerago lanerako erabiliko duzun tresnaren oinarrizko kontzeptuak: alertak, informazio-iturrien zuhaitza, karpetak…
Tourrarekin jarraituz eta sistemaren aukera nagusiak biltzen dituen goiburuari begiratu azkar bat eman eta gero, automatikoki aurrera egingo dugu INNGUMAren atal desberdinetan zehar. Hartara, bertatik bertara ezagutu ahal izango duzu zure lan ingurunea izango dena.
Baina hori ez da guztia. Tour honen osagarri gisa, erabiltzailearen eskuliburu berri bat osatu dugu, askoz ere osatu eta intuitiboagoa, softwarea erabiltzeko orduan sortu diezazkizun zalantza guztiei erantzuna emateko.
Eskuliburuak berarekin dakartza INNGUMA plataforman zehar erraztasunez mugitu ahal izateko beharko dituzun datu, informazio eta aholkuak. Gainera, eduki bisual gehiago eskaintzen du eta mailaka zehaztuta dago, zure erabiltzaile profilaren arabera. Gure asmoa denez INNGUMAren erabilera erraz eta arina izatea, ohiko zalantzak erantzuteko gune bat ere badauka.
Gure helburua argia da: tresnarekin duzun esperientzia hobetzea eta zure eskura jartzea beharko duzun informazio guztia.
Dagoeneko erabiltzailea bazara, ez galdu azken nobedadeak. Ez baldin bazara, berriz, ez utzi beranduagorako eta eskatu ezazu DEMO bat, eta INNGUMA probatu ahal izango duzu doan 30 egunez.