Badirudi datuen hazkundeak ez duela mugarik, izan ere, Domok garatutako azterlan honen arabera, 2020. urterako erabiltzaile bakoitzak segundoko 1.7MB datu sortuko ditu. Lehen begiratuan, agian, ez dirudi oso kopuru handia, baina kontuan izanda ordurako 4.000 milioi nabigatzaile izango direla sarean, badago ideia bat egiterik informazio hori guztia biltzeko eta prozesatzeko zer-nolako erronkei egin beharko zaien aurre. Bistan denez, etorkizun horrek eguneroko bizitzari eta lanari eragingo die, baina enpresa industrialak izan beharko dira aurrea hartu eta beraien ekoizpen eraldaketari ekin beharko diotenak inguru digitalaren bidez. Testuinguru horretan, datu kopuru ikaragarriak interpretatzea oinarrizko elementu bihurtuko da produkzio bikaintasuna lortu nahi duten guztientzat.
Produkzio industriala aldatzeko esparruaren barruan sortu da Savvy Data Systems empresa, aditua dena makina-erreminta eta prozesu industriako fabrikatzaileentzako Big Datari buruzko monitorizazio eta analitika arloko soluzio aurreratuen garapenean eta hedapenean. Eskaintzen dituen zerbitzuen artean, nabarmentzekoak dira informazioaren trazadurarako prozesu adimendunen ikerketa eta garapena, produkzio errendimenduari buruzko analisia, bere trazabilitatea eta eraginkortasuna edo sistemen arteko interoperabilitatea, lantegi mailan nahiz lainoan (cloud).
Sektore hori etengabe ari denez aldatzen eta hazten, Savvy zuzentzeko behar-beharrezkoa da punta-puntakoa izan eta jarduera esparru desberdinei eta inguru orokorrari buruzko azken berriez jabetzea, bere zuzendari kudeatzaile Fernando Saenz-ek baieztatzen duen bezala, mehatxuak eta aukerak ahalik eta azkarren antzemateko eta horrela erabakiak hartu eta jarduketa ildoak ezartzeko, sektorean abangoardia izaten jarraitzeko.
Savvyko aditu Jose Augusto Ena-k baieztatzen duenez “ Savvy Data Systems enpresan Innguma erabiltzen dugu zibersegurtasunari buruzko albiste, gertaera, eguneratze eta abar guztiei buruzko kontrola izateko, era azkar eta eraginkorrean, denbora pila aurreztuz. Inngumari esker, Savvyren azpiegitura osatzen duten osagai guztien azken eguneratzei inguruko informazioa jasotzen dugu era oso-oso azkarrean, eta, horrela, badugu gure bezeroei segurtasun handiena eskaintzea, dugun ISO/IEC 15408 CommonCriteria ziurtagiriak egiaztatzen digun bezala. INNGUMA erabilita, zaintza prozesuan laupabost aldiz denbora gutxiago behar dugu eta, gainera, zibersegurtasunaren esparruko gaurkotasun albisteak eskaintzen dizkiegu une oro horretaz interesa duten pertsonei ”.
Era horretan, Savvy enpresak Adimen Lehiakorreko eta Zaintza Teknologikoko sistematika ezartzen du eta horrekin gaitasuna dute sarean dagoen ia informazio osoa arakatzeko. Horrela, bada, INNGUMA atarian bildu dezakete informazio guztia, baliagarria baitzaie informazioa lortu, bahetu, gorde eta banatzeko.
Savvy enpresari eskertu egin nahi diogu gure taldeaz eta teknologiaz agertu duen konfiantza, eta espero dugu elkarrekin hazten jarraituko dugula egunetik egunera digitalagoa den mundu honen bilakaeran.