Arlo akademikoa:
Arlo akademikoan ALren inguruko informazioa aurkitu dezakegu 2 dokumentu motatan: doktore-tesiak eta zientzia-artikuluak. Ikusi dezagun nola:
- Doktore-tesiak: Herrialde bakoitzak bere plataforma propioak ditu doktore-tesiak argitaratzeko (herrialde batzuetan hainbatek ere jarduten dute aldi berean), baina horietako asko sartuta daude NDLTDn (Networked Digital Library of Theses and Dissertations), doktore-tesien zabalkunde irekia sustatzea helburu duen erakunde globala. Bere datu basean bilaketa desberdinak egin daitezke; adibidez, estrategia ona izan daiteke erabiltzea “competitive intelligence” edo “ inteligencia competitiva” moduko terminoak. Gainera, herrialde desberdinetako plataformak jasotzen dituen fitxategi bat existitzen da.
- Zientzia-artikuluak: Lehenik eta behin, aipatu behar da ALren eta gaztelaniazko informazioaren kudeaketan erreferentzia-argitalpena den EPI aldizkaria (El Profesional de la Información). Era berean, existitzen dira maila altuko bestelako argitalpenak ere ingelesez, besteak beste International Journal of Information Management (IJIM) edo Journal of Information and Knowledge Management Systems (VINE). Halaber, espezializatutako datu-baseetan bilaketak egiteak, Sciencedirect edo IEEE Xplore adibidez, intereseko artikuluak eskaini diezaguke.
Dibulgazio-artikuluak:
Hainbat plataforma eta elkarte existitzen dira ALrekin zerikusia duten dibulgazio-artikuluak eta bitartekoak eskaintzen dituztenak, besteen artean SCIP (Strategic and Competitive Intelligence Professionals), ICI (Institute for Competitive Intelligence) edo Academy of Competitive Intelligence. Orobat, oso gomendagarriak dira Scoop.it de Bonnie Hohhof-ren profilean ALri buruz dauden kanalak, edo Interneteando bloga.
Sare-sozialak:
ALri buruzko intereseko informazioa aurkitu dezakegu bai Twitter zein Linkedinen ere, honela:
LinkedIn: Hainbat talde aktibo daude (gaztelaniaz zein ingelesez) eta bertan argitaratzen dira ALren gaineko berriak, artikuluak, ekitaldiak, etab… Honakoak dira nabarmenenak:
- Inteligencia Competitiva: ALean interesatutako pertsonen taldea, esperientziak eta ezagutzak partekatzeko.
- Competitive Intelligence Professionals Europe: Networking-a eta enplegu-aukerak ALean sektore desberdinetarako.
- Competitive Intelligence Professionals: ALaren eremuko profesionalentzako taldea.
- Inteligencia Economica y Estrategia: Adimen Ekonomiko eta Lehiakorrean formazioa duten pertsonen profesio eta ikasketa taldea.
- Strategic and Competitive Intelligence Professionals (SCIP): SCIParen talde ofiziala Linkedinen.
Twitter: ALren gaineko informazioa Twitterren aurkitzeko modurik onena da #VTIC edo #competitiveintelligence traolak jarraitzea. Bestalde, kontu interesgarriak ere jarraitu ditzakegu, besteen artean @OVTT edo @interneteando, edo aurrez aipatu ditugun elkarteetako edozein. Eta jakina, @innguma gure kontuaren bitartez ere Adimen Lehiakorraren eta Zaintza Teknologikoaren gaineko informazio ugari bildu eta argitaratzen dugu.
Kongresuak:
Denbora bat atzera honako sarrera argitaratu genuen gure blogean, ALri buruzko kongresu garrantzitsuenak bilduz.
Oso komunitate handia ez den arren, badago hainbat elkarte eta agente intereseko informazioa argitaratzen duena formatu desberdinetan. Gainera, adi jarraitu behar dira araudietan edo ekitaldietan ematen diren nobedadeak.
Zalantzak badituzu Adimen Lehiakorreko jardueraren inguruan edo ekimen bat abiarazi nahi baduzu zure erakundean, gurekin harremanetan jarri zaitezke eta lagunduko dizugu. Gainera, INNGUMA bezalako software profesional bat probatu dezakezu doan demo bat eskatuz.