Nola hautatu AL arduraduna eta zein funtzio bete behar dituen

Data

Kategoria

Hilabete batzuk atzerago, idatzi genuen Adimen Lehiakorreko Analista baten profilari eta dituen zereginei buruz. Gaur ALko unitate batek behar duen profiletarik beste batean murgilduko gara: AL unitatearen arduraduna.

Erakunde baten barruan, adimen lehiakorraren arduraduna da adimen lehiakorreko sistemaren kide izanik, sistemaren gainbegiratze lanak egiten dituena. Berau da sistemak ondo funtzionatuko duenaren bermea. Kasu batzuetan analista-lan batzuk egin ditzake, baina ez da ohikoena. Horregatik, berau hautatzerakoan profil zehatz bat bilatu behar da, izan ere AL jardueratan parte hartuko badu ere, oso gutxi izango dira.

AL unitate bateko arduraduna aukeratzeko orduan, honako profila duen pertsona batengan pentsatu behar da: AL garatzen duen arloetako ezagutza tekniko egokiak izateaz gain azterketarako eta ondorioak ateratzeko gaitasuna dituena.

Bestalde, beharrezkoa da lidergorako dohainak edukitzea unitatea behar bezala funtzionarazteko eta horrez gain, izan dezala nolabaiteko agintea erakundearen baitan berak egoki ikusten dituen ekintzak exekutatu edo exekutarazteko.

Sartzen bagara ikustera zein liratekeen bere zereginak AL unitate baten baitan, hauek lirateke ohikoenak:

  • AL sistemaren funtzionamendua egokia izan dadin gainbegiratzea. Adibidez, ZFK-en (Zaintzako Faktore Kritikoen) lerratzea enpresaren interes eta estrategiarekin.
  • Sistemaren adierazleak definitu eta jarraipena egitea.
  • Analisten taldea koordinatzea.
  • Behar diren ekintzak martxan jartzea sistemaren desbideratze edo gabeziak zuzentzeko.
  • AL jarduerei balioa ematea.
  • Zuzendaritzari berri ematea proiektuaren garapenaren, sistemaren funtzionamenduaren eta abarren gainean.
  • ALren kostea kalkulatu eta ALren itzulkina baloratzea.

ALan formatu nahi baduzu, edo zalantzak badituzu AL Unitate bat nola abiarazi, gurekin jarri zaitezke harremanetan. Gainera, INNGUMA bezalako software profesional bat probatu dezakezu doan, demo bat eskatuz.

LOTUTAKO
artikulu
gehiago

No se ha encontrado post relacionados.