INNGUMA abiarazi zenetik, hainbat izan dira gure softwarean konfiantza jarri duten sektore-elkarteak beren bazkideei Adimen Lehiakorreko zerbitzu profesional bat eskura jartzeko orduan. Elkarte horiek sektore oso desberdinetan aritzen dira. INNGUMArekin lanean hasi zen lehen elkartea AFM izan zen, makina-erremintako fabrikatzaileen elkarte espainiarra. Geroago, Euskadiko altzariaren klusterrak, HABICek, jarri zuen konfiantza INNGUMArengan. Azkenik, amaitu berri dugu INNGUMA euskarri duen Adimen Lehiakorreko unitate baten ezarpena INSTAGIn, Gipuzkoako instalatzaileen elkartean. Berriki, fabrikazio teknologien elkarte britainiarra ere INNGUMA familiara batu da.