Nola lortu UNE 166.002 araua kudeatzea INNGUMAren laguntzarekin
Zaintza Teknologikorako INNGUMA plataforma integralak 166.002 araua betetzen lagunduko dio Arrasateko IK4-IKERLAN zentro teknologikoari, zeinak arau horren araberako egiaztagiria lortu baitzuen 2017an. Zentro teknologikoa industriako digitalizazioan espezializatuta dago, eta INNGUMA plataforma barneratu du ikerketa, garapen eta berrikuntza teknologikorako dituen prozesuen optimizaziorako estrategiaren barruko beste tresna bat gehiago gisa.