INNGUMA, Adimen Lehiakorreko softwarea 100 milioira heldu da
Beijingeko Jauregiaren Museoak, hiri debekatua bezala ezaguna, 100 milioi bisitari jaso ditu 2012tik. Horrek INNGUMA eta Adimen Lehiakorrarekin zein zerikusi duen galdetuko duzue, izan ere itxura batean ez dirudi harremanik dutenik. Hala ere, Jauregiko bisitari kopurua eta Inngumak urte hauetan prozesatu duen alerta kopurua modu beretsuan hazten ari dira. Datozen egun hauetan 100 milioi zenbakidun alerta prozesatuko dugu eta modu berezian ospatzea erabaki dugu.