Baina, zer da Adimen Lehiakorra?

Data

Kategoria

ALren profesionalek maiz azaldu behar izaten dugu Adimen Lehiakorra zen den.

INNGUMAn honela ulertzen dugu AL: “prozesu etikoa, sistematikoa eta parte hartzailea, inguruko lehiakideen informazio garrantzitsuena jaso, aztertu, zabaldu eta interpretatzen duen tresna espezifiko batekin hornitua dagoena. Informazioa erakundearen arduradunei transmititzen zaie erabakiak hartzeko testuinguru egokia sor dezaten.

Erabaki hau, gure iritziz Adimen Lehiakorrak bete beharko lituzken 8 ezaugarriekin dator:

  • Etikoa: arauekin bat datorrena izateaz gain, moralarekin ere bat datorrena izatea. Hemendik at gelditzen dira asmo txarrak, iruzurrak
  • Sistematikoa: definitutako prozesua da, modu metodikoan eta etengabe egin beharrekoa. Ez da behin bakarrik egin behar.
  • Parte hartzailea: AL modu pertsonalean egiteak ez du ordezkatzen. Prozesua modu parte hartzailean gauzatu behar da, prozesua gauzatuko duten hainbat pertsona, departamendu… parte hartzaile bihurtuz.
  • Tresna espezifikoekin hornitua: gaur egun guztiz beharrezkoa da tresnak zehatzak izatea AL lanak burutzeko. AL prozesuetan bilaketak, analisiak, zabalkundeak… bezalako lanak egitea asko errazten duten tresnak dira.
  • Informazioa jaso, aztertu, zabaldu eta interpretatu: prozesuaren baitan azpimarratzen ditugun 4 fase nagusiak dira.
  • Ingurune lehiakorraren informazioa: erakundearentzat garrantzitsua den informazioa; teknologia, enpresa lehiakideak, bezeroak, parte garen sektoreak…;
  • Arduradunei jakinarazi: hauek baitira AL emaitzak jaso ondoren erabakiak hartzen dituztenak.
  • Erabakiak hartu: Llren azken helburua, erabakiak hartzerakoan laguntza ematea da, hartutako erabakiak egokiagoak izan daitezen.

Eta hauxe da Adimen Lehiakorra ulertzeko eta egiteko INNGUMAn daukagun modua. Zalantzarik izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke eta laguntza emango dizugu.

LOTUTAKO
artikulu
gehiago

No se ha encontrado post relacionados.