Adimen Lehiakorreko eta Zaintza Teknologikoko sistema baten ezarpena

Data

Kategoria

Bazenekien Zaintza Teknologikoko eta Adimen Lehiakorreko sistema bat ezarrita (ZT/AL) zure enpresak informazio estrategikoa eskuratuko lukeela, behar bezala iragazita eta egituratuta, batez ere lehiakideekin, merkatuarekin eta teknologiekin lotura duten zaintza faktore kritikoen gainean?

ALri esker, erabaki egokiagoak hartu ditzakezu eta informazio zientifikoa, teknologikoa eta komertziala era optimizatuagoan erabili dezakezu, zure enpresarentzat interesekoak diren sektoreen gaineko informaziorik garrantzitsuena administratzeaz eta bereizteaz gain.

Amaia Agirrek, AUSOLANeko Kudeaketa Sistemetako zuzendariak, erakundean duten AL eta ZTko sistema ezartzeko prozesuaren gaineko esperientziaren berri eman du berriki, MONDRAGONek antolatutako webinar batean.

Erakundeak kolektibitateentzako sukaldaritzaren eta garbiketa integralaren sektoreetan informaziorik garrantzitsuena estrategikoki kudeatzeko premia zuen, aukerak antzeman eta lehia ingurunearen aldaketei aurrea hartu ahal izateko, eta premia hori izan zen AL eta ZTko sistema bat ezartzeko erabakia hartzeko arrazoi nagusia, azpimarratu zuen Agirrek.

Prozesua, 2017ko abenduan hasi zena eta 2018ko azaroan amaituko dena, berrikuntza batzordeak gidatu du, eta zuzendaritza nagusi osoak hartu du parte bertan modu aktiboan.

AUSOLANek oso garbi dauka ALrekin erabaki egokiagoak hartu daitezkeela eta informazio zientifiko, teknologiko eta komertziala era optimizatuan erabili daitekeela, kolektibitateentzako sukaldaritzaren eta garbiketa integralaren sektoreetako informaziorik garrantzitsuena administratzeaz eta bereizteaz gain.

Azpimarratzen zuen, halaber, AL jarduera estrategien definizioan eta produktu, merkatu eta teknologien diseinuan eta garapenean inplikatuta dauden enpresako pertsona guztiei zuzenduta dagoela. Hau da, gerentziari, zuzendaritza teknikoei, I+Gkoei, marketinekoei, komertzialei eta hornidura eta erosketetakoei zuzenduta dago, eta hori erronka handia izan da antolaketari dagokionez, zeina arrakastaz gauzatu baita.

INNGUMA izan da helburu horiek lortzeko erabili den softwarea, eta, Amaiaren hitzetan, software hori izan da sistema ondo ezartzeko funtsezko piezetako bat. Azpimarratzekoa da proiektuak INNGUMAko eta Ik4-IDEKO zentro teknologikoko teknikarien laguntza eta aholkularitza eduki duela, AL eta ZTko sistemak ezartzeko proiektuetan ezagutza eta expertise handia baitute.

Inplementazio prozesuak hainbat fase eduki ditu, honako hauek:

  • 1 Fasea: AUSOLANen abiapuntuko egoeraren diagnostikoa, ALri eta ZTri dagokienez.
  • 2 Fasea: AL eta ZT ko sistematika diseinatzea eta erabakitzea, hainbat helbururekin, esaterako inplikatu behar diren profilen identifikazioa eta Zaintza Faktore Kritikoak (ZFK) eta funtseko informazio iturriak zehaztea.
  • 3 Fasea: INNGUMA plataformaren ezarpena.
  • 4 Fasea: Diseinatutako AL eta ZTko sistema ezartzea, egiaztatzea eta fintzea.

Ondoren, hona hemen emaitzarik nagusiak:

  • AL eta ZT ko sistematika bat erakundean txertatzea, definitutako rol eta profiletan oinarrituta, eta informazio eta erabaki fluxuak diseinatzea eta inplementatzea.
  • ZFKak, informazio iturriak eta iragazkiak identifikatzea eta inplementatzea.
  • Lehia ingurunearen gaineko ezagutzen atari bat inplementatzea.
  • Emaitzak aldian-aldian zabaltzeko dinamika bat ezartzea.

Adimen Lehiakorreko eta Zaintza Teknologikoko Sistemarekin lortu dituzten emaitza onak berriki aurkeztu dira, MONDRAGON taldeak bultzatutako M4FUTURE proiektuen barruan.

M4FUTURE erronka da berrikuntzari lotuta MONDRAGON korporazioko enpresek eta zentroek dituzten dinamimak eta proiektuak babestea. Hala, lan metodologiak optimizatu nahi dira eta agente, ikertzaile eta enpresen arteko lankidetza lagundu, azkenean berrikuntza korporatiboko eredu bikainak garatu eta ezartzeko.

INNGUMAtik eskerrak eman nahi dizkiogu AUSOLANi gute lantaldean jarritako konfiantzagatik, eta zorionak eman nahi dizkiogu, halaber, eduki dituen lorpenengatik, bere negozioaren garapenean arrakasta ugari opatuta.

LOTUTAKO
artikulu
gehiago

No se ha encontrado post relacionados.