Adimen Lehiakorraren definizio desberdinak

Data

Kategoria

"Adimen Lehiakorraren mundua berri samarra da eta, nahiz eta badauden hainbat ikerketa, arau,argitalpen eta artikulu gaiaren inguruan, ez dago jardueraren definizio bakar bat ere. Aurkitu dezakegun definizio bakoitzak ikuspuntu desberdinak ematen ditu eta aspektu zehatzen bat nabarmentzen du, beraz, guztiek balio dute, askotan oso desberdinak badira ere. Honako artikuluan gogokoen ditugunetatik batzuk bildu ditugu, eta azaldu dugu zein desberdintasun dauden hain artean.

“Adimen Lehiakorra da informazio egokia pertsona egokiari ematea, eta, eman ere, une egokian, erabaki egokia hartzeko”.  (Michael E. Porter)

Gustuko dugun definizioa da, oso soila eta argigarria. Ezin hobea AL azaltzeko gaiaz ezer ez dakien bati.

“Adimen Lehiakorra da prozesu etiko eta sistematiko bat negozio-giroaren, lehiakideen eta norberaren inguruko giroaren gaineko informazioa bildu eta aztertzen duena, eta bere esanahi eta ondorioak komunikatzen dituena erabakiak hartu ahal izateko”. (Norma UNE 166006, 2011)

Hori definizio ofiziala da, eta nabarmenduko genuke AL definitzen duela prozesu etiko eta sistematiko bezala. Horrek esan nahi du, batetik, informazioa lortzen dela zilegi diren bideetatik, eta bestalde, denbora-epe jarraituan egin behar dela. Informazio hori izan behar da lehiakideen edo norbere erakundearen gainekoa, eta bildua erabakiak hartzerako orduan laguntzeko helburuz.

 

“AL enpresa-praktika bat da, koordinatutako programa batek garatzen duena informazioa behatu, aukeratu, prozesatu, gorde, aztertu eta zabalduz, betiere antolakunde batek bere inguruneari aurre hartzeko helburuarekin, lehiarako abantaila eskuratzeko”. (ASEPIC, 2013)

ASEPIC-ek eskaintzen digun definizioan azaltzen dira Adimen Lehiakorreko proiektu bat aurrera eramateko orduan egin behar diren 6 ataza garrantzitsuenak. Lehenik eta behin informazio egoki edo interesekoa behatu eta aukeratzea, hori egin eta gero, informazioa prozesatu eta gordetzea eta, azkenik, berau aztertu eta zabaltzea. Ikusi dezakezuen bezala, kasu honetan ez da hitz egiten erabakiak hartzearen inguruan, baizik eta zuzentzen da lehiarako abantaila bat lortzera.

“AL prozesu etiko eta sistematiko bat da, informazioa bildu, aztertu eta behar bezala sakabanatzen duena; zehatza, espezifikoa, aproposa, aurreikusi daitekeena eta aktiboa, negozio-giroaren, lehiakideen, eta norbere erakundearen inguruan”. (SCIP – Adimen Lehiakorreko Profesionalen Elkartea, 2007)

SCIP-ek emandako definizioak nabarmentzen du behin aztertuta, zabaldu beharreko informazioak nolakoa izan behar duen. Doia eta espezifikoa izan behar da intereseko gaiaren inguruan, aproposa, aurreikusi daitekeena eta aktiboa, pentsatuz erabakiak hartuko dituenari iritsiko zaiola behar den unean.

 

“Adimen lehiakorra deskribatu daiteke informazioa bilatu eta aztertzen duen prozesu sistematiko bezala, zeinetan merkatuaren, lehiakideen eta teknologien gaineko informazio zatikatua (gordina) bilakatu daitekeen ingurune-korporatiboaren ulermen bizi batean erabakiak hartu behar dituzten pertsonentzat”. (Institute for Competitive Intelligence – ICI)

ICI-ren definizioaren kasuan, ikusten dugu aurrez aipatu ditugun kontzeptuak errepikatu egiten direla: informazioa, analisia eta fokua erabakiak hartzean.

Gure aldetik, ikusita aipatutakoetatik bakarra ere ez dela guztiz egokitzen guk AL bezala ulertzen dugunera, erabaki genuen gure definizio propioa egitea, egokituko zena guk Adimen Lehiakorra bezala ulertzen dugunera:

“AL tresna zehatzek euskarritzen duten prozesu etiko, sistematiko eta elkarlaneko da, ingurune lehiakorraren gaineko informazio garrantzitsua eskuratu, aztertu, zabaldu eta interpretatzen duena ondoren erakunde bateko arduradunei transmititzeko, erabakiak har ditzaten testuinguru egokia sortzeko helburuz.”

Guk AL ulertzen dugu prozesu etiko bat bezala, ez bakarrik legearekin bat etorriko dena, baizik eta moralarekin ere bat egiten duena. Prozesu sistematiko bat, horrek esan nahi du era metodiko eta konstante batean garatu behar dela. Prozesu hau ez da une puntual baten soilik egiten. Gainera elkarlanean oinarritzen da, eta horrek esan nahi du hainbat pertsona edo sailen parte hartzea eskatzen duela. Ulertzen dugu euskarritua egon behar dela bilaketa, azterketa, zabalkundea… egiteko tresna zehatzekin. Laburbilduz, egunerokotasuneko lanak erraztuko behar dizkie parte hartuko duten pertsonei. Irizten dugu prozesuan zehar 4 fase ezinbesteko daudela; informazioa eskuratzea, aztertzea, zabaltzea eta interpretatzea. Informazio hori garrantzitsua izan behar da erakundearentzat, eta bere ingurune lehiakorrean zentratua dagoena. Azkenik, erakundeko arduradunei helarazi behar zaie, erabakiak hartzeko orduan lagungarri izateko helburuz.

AL-ren arloan ekimenen bat abiaraztekotan bazara eta laguntza behar baduzu, jarri gurekin harremanetan. Era berean, INNGUMA bezalako software profesional bat probatu dezakezu doan, demo bat eskatuz.