Adimen Lehiakorra Meatzaritza sektorean

Data

Kategoria

Philip Hopwoodek, Deloitte Touche Tohmatsu Limited enpresako meatzaritzako lider globalak, meatzaritzaren joerak gaiari buruz egin duen ikerketan azaltzen duenez, azken 10 urteetan meatzaritza ez da egonkorra izan bere sektorean egondako gorabeheren ondorioz. Denbora tarte horretan ikusi da enpresa berritzaileak sortu direla eta enpresa horiek eraldatzen jakin izan dutela. Datozen 10 urteetan ikusiko dugu industriak azkar aldatzen jarraitzen duela, gorputz mineralen gaineko gero eta lege urriagorekin, lehen mailako aktiboen erabilgarritasun gero eta txikiagoarekin eta beti akziodunen irabaziei begiratuta. Hegazkortasun horretan aurrera egiteko, enpresek meatzaritzaren ohiko eredua birplanteatu behar dute eta informazioaren gaineko erabakiak era funtsatuan hartu. Aldaketa badator eta meatzaritzako enpresek balio sortzen jarraitzeko moduak aurkitu behar dituzte.

Errealitate operatiboak modu ezeztaezinean aldatzen ari dira iraultza digitalerantz, eta erralitate berri horretara moldatzen ari dira I+G+b-ko hainbat ekimenen bitartez. Alta Ley Korporazio Teknologikoak Txileko kobre meatzaritzarako bultzatutakoak dira ekimen horietako batzuk. Egonkortzat jotzen den industria baterako, aro digitalak ekarri duen aldaketa etengabea izan da modu harrigarrian, eta meatzaritzako enpresek ekoizpen digitalago batera egokitzeko prozesuari ekin behar izan diote.

Teknologiarik berrienak hartzea ez ezik, arrakastarako ezinbestekoa izango da, baita ere, erakundeko pertsona guztiek pentsamendu digitala edukitzea eta pertsona horiei informazio garrantzitsua ematea. Hau da, funtsezkoa izango da “digitala dena” eta pertsonak beren estrategiaren (eta jardueren) erdigunean jartzea, gero erabaki korporatiboak hartzeko modua eraldatzeko eta erabakiak azkarrago, errazago eta seguruago hartzeko.

Discovery & Watch da meatzaritzaren sektorerako Adimen Teknologikoan espezializatuta dagoen enpresa bat eta bera izan da Alta Ley korporazioari lagundu diona zaitnza teknologikoko ahalmenak eta bere Roadmap edo bide orria eguneratzeko informazio euskarria garatzen lagundu diona. D&Wk eskainitako laguntzaren zati bat izan da ingurunearen zaintza estrategikorako sistema bat abian jartzea, zaintza faktore kritikoak errazago identifikatzeko eta prozesua automatizatzeko adimen lehiakorreko INNGUMA soluzioarekin.

Ezarpenerako prozesuan ez dira soilik berrikuntza teknologikoak aurreikusten; ikuspegi berritzaileak edukitzea ere aurreikusten da, esaterako, berrikuntza irekia, bai eta etorkizuneko eszenatokietan eskatuko diren lehengaiak identifikatzea edo zerbitzu digitaleran oinarritutako negozio eredu berrien garapena ere. Hain zuzen ere, testuinguru aldakor horretan bihurtzen da funtsezko elementu INNGUMA. Informazio garrantzitsua bereganatu, gorde eta erakunde osora zabaltzea izango da meatzaritzako enpresa berritzaileenen elementu bereizgarrienetako bat. Informazio horren tratamenduak planifikazioa hobetu eta etorkizuneko emaitzak iragartzeko beharrezkoak diren gakoetako bat edukitzea ekarriko du.  

“Guretzak erronka bat da eguneratuta egotea meatzaritzako industriaren azken nobedadeei eta garapen teknologikoei dagokienez. Horregatik aukeratu dugu INNGUMA, etorkizuneko meatzaritzaren alderdi kritikoak eta interesgarriak sistematikoki monitorizatzeko balilabidea baita. Elektromugikortasuna, kobrearen erabilera berriak, meatzaritza berdea edo nazioarteko araudiak dira, besteak beste, guretzat interesgarriak diren gaietako batzuk”, zentroan zaintzen diren gaiak, Alta Ley erakundearen berrikuntza gerentziak baieztatu duenez.

Garai batean, errendimendua neurtzeko enpresak baliabideak ateratzeko zuen abileziari begiratzen zitzaion, baina orain, berriz, industriaren balio proposamena aldatu da eta enpresak ekoizpena optimizatzeko, kostuak murrizteko, efizientzia areagotzeko, segurtasuna handitzeko edo zerbitzu berriak garatzeko behar duen informazioa lantzeko duen abileziari begiratzen zaio. Informazioa eta enpresek informazio hori antolatu, administratu eta prozesatzeko duten gaitasuna elementu lehiakorrak dira orain, eta negozio eredu berriak suspertzen ari dira; beraz, sektorearen aurreneko lekuetan egon nahi duten guztiek adi egon beharko dute eta elementu horiek zaindu.

LOTUTAKO
artikulu
gehiago

No se ha encontrado post relacionados.