Adimen Lehiakorra: Eredu anglosaxoia Vs. eredu espainiarra

Data

Kategoria

Adimen Lehiakorraren arloan lanean darabilgun urte hauetan guztietan, egiaztatu ditugu AL egiteko dauden desberdintasun handiak mundu anglosaxoiaren (bereziki Estatu Batuak) eta Espainiaren artean. Nazioarteko biltzar edo ekitaldi batera goazen bakoitzean —SCIP adibidez— jabetzen gara bi munduen artean dauden desberdintasun handiez (egitura, antolakuntza eta operatiboak). Artikulu honetan saiatuko gara argitzen zein diren desberdintasun horiek, eta zergatik diren balekoak bi aukerak.

Munduan zehar bidaiatzen dugunean Zaintza Teknologikoa / Adimen Lehiakorraren (ZT/AL) gaineko ekitaldietara, oso ohikoa izaten da aurkitzea pertsonak beren burua aurkezten dutenak “Competitive Intelligence Analyst“, “Market Intelligence Analyst” eta antzekoekin. Horrek konturatu arazten gaitu, bereziki mundu anglosaxoian, ohikoa dela Adimen Lehiakorra artikulatzea sail edo unitate autonomoen inguruan, gure inguruan ohikoagoa den ereduarekiko ezberdin: hemen ohikoagoa baita da banatuta egotea pertsona eta sail desberdinen artean. Hau da, EEBBtan ohikoa da AL eramaten duten pertsonak horretara dedikatzea soil-soilik, bien bitartean Espainian eta Latinoamerikako herrialde batzuetan lanak profil desberdinen artean banatzen dira beste zeregin batzuetan ere aritzen diren artean.

Beraz, artikulu honen izenburua izan zitekeen “Adimen zentralizatua vs. banatua” ere.

Hori erakusten duen adibide anekdotiko bezala, “Duplicity” (2009) filmeko irudi bat uzten dizuegu, eta bertan ikusi dezakezue Julia Robertsen pertsonaiak lana egiten duela “Competitive Intelligence Lab” izeneko sail batean:

 

Lehen genioen bezala, bi ereduak erabat balekoak dira erakundeak dituen beharren, gaitasunen eta egituraren arabera, eta biek ere badituzte beren abantailak, jarraian zehazten ditugunak.

Adimen zentralizatuaren abantailak:

  • Taldea profesionalizatu egiten da: ALaren eremuan soilik aritzen denez, taldea askoz gehiago espezializatzen da ALko lanetan eta gai da oso eraginkorra izateko horiek aurrera eramaterako orduan.
  • Errazagoa da ALaren pertsonal-kostuak kalkulatzea: Pertsona guztiak sail bakar batean izatean, errazagoa da jarduerarekin loturiko pertsonal-kostuak kalkulatzea.
  • Analisten artean sinergia gehiago sortzen dira: Analista guztiak elkarrekin lanean izanda, errazagoa da sinergiak sortzea, praktika onak partekatzea eta informazioa ustiatzeko forma berrietan sakontzea.
  • Errazagoa da informazioa zabaltzea: Intereseko informazioa aurkitzen bada, analista desberdinek elkarrekin lana eginda hobeto aztertu ahal izango lukete eta baita hartzaile desberdinei zabaldu ere.

Aldiz, banatutako adimenak ere baditu bere abantailak:

  • Analistak hobeto ezagutzen ditu bere Zaintza Faktore Kritikoak: analista espezialista da zaintzen dituen arloetan, eta berez, zaindu beharreko gaien gainean duen ezagutza handiagoa da.
  • Analistak eransten duen balioa handiagoa da: aurreko horren ondorioz, analistak irizpide handiagoa izango du jaso duen informazioa aztertzerako orduan eta bere ekarpenak ere handiagoak izango dira.
  • Ez da sortzen egitura-kosturik: Adimen Lehiakorran aritzen den pertsonalak beste funtzio batzuk ere badituenez, jarduera bertan behera geratuz gero pertsona horiek beren ohiko jarduerarekin jarraitu dezakete, funtzioak berrezartzeko beharrik gabe.
  • Ez da beharrezkoa ALan eskarmentua duten profilak bilatzea (kontratatzea): Ez da derrigorrezkoa ALaren prozesuan parte hartuko duten pertsonek aldez aurreko esperientzia izatea arlo horretan eta ez da beharrezkoa pertsonak bilatzea soilik ALan aritzeko.
  • “Know-how”a sortzen da sailean: Analista batek ALean lana egiten duenean, informazio asko dago arrazoi bategatik edo besteagatik ez dena garrantzizkotzat jotzen erabaki hartzaileei bideratzeko orduan, baina momentu jakin batean garrantzia handia hartu dezkeena (adibidez, ZFKak aldatzen direnean). ALaren eredu banatuak ahalbidetzen du ezagutza hori dagokion sailean geratzea, eta beraz, epe ertain eta luzera positiboa izan daiteke.

Ikusten duzuen bezala, modu desberdinak daude AL jarduera planteatzeko eta guztiak izan daitezke balekoak erakundearen ezaugarrien arabera. Garrantzitsua dena da eredu bakoitzaren abantaila eta desabantailak baloratzea eta egokiena aukeratzea.

Pentsatzen ari bazara AL jarduera bat martxan jartzea zure erakundean eta laguntza behar baduzu zure sistema diseinatzeko, gure jarri zaitezke harremanetan. Gainera, INNGUMA bezalako software profesional bat probatu dezakezu doan, demo bat eskatuz.

LOTUTAKO
artikulu
gehiago

No se ha encontrado post relacionados.