Hitzordura joateko asmoa baduzu eta aurrez aurre ezagutu nahi baduzu INNGUMA, hauxe da zure aukera. INNGUMA osatzen duen lan taldeak demostrazio bat egingo du tresnak nola funtzionatzen duen erakutsi eta dituzun zalantzak unean bertan argitzeko. Demo bat eskatu besterik ez duzu egin behar honako estekan, eta automatikoki sartuko zara 6 hilabeterako doako bi lizentzien zozketan. Horien bidez, Adimen Lehiakorreko gure soluzioak eskaintzen dituen abantaila guztiez gozatu ahal izango duzu.
Erakusketa-eremuan egoteaz gain, INNGUMAk toki nabarmena izango du VISIO 2016ren ponentzia-programan, izan ere, bezeroek eta ekimenaren kolaboratzaileek gure soluzioaren ezaugarriak aztertuko dituzte beraien mintzaldietan.
Gainera, topaketaren testuinguruan, informazioa eskainiko dizugu Adimen Lehiakorreko goi mailako kurtsoaren II. edizioaren inguruan. Kurtsoa azaroaren 23 eta 24an eskainiko dugu Gipuzkoako Merkataritza Ganberan.
INNGUMA IK4-IDEKO zentro teknologikoaren Software Adimenduna eta Berrikuntza Estrategikoa ikerketa-lerroen arteko lankidetzaren emaitza da. Tresna enpresa zein partikularrei zuzenduta dago, eta diseinatu da bezeroak kontrol osoa izan dezan, bere kontua pertsonalizatuta mantenduz.
IK4-IDEKO VISIO 2016 konferentziako Adituen Batzordeko kidea da. Ekitaldia urriaren 20 eta 21ean ospatuko da Vitoria-Gasteizeko Europa Erakusketa eta Kongresu Jauregian.